Lege Informazioa



Web gune honetan agertzen diren zeinu bereizgarriak, markak, merkataritza-izenak, edukiak (testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea, esteka zein ikus-entzunezko edo entzunezko edukiak, iturburu-kodea…), egitura, diseinua, elementuak aurkezteko era nahiz web gunean agertzen den beste edozein informazio GA Bilbaoren jabetza dira, eta jabetza intelektual zein industrialaren eskubideen babesa dute.

Erabiltzaileak debekatuta du aurreko paragrafoan aipatutako elementuen erreprodukzioa, eraldaketa, banaketa, jendaurreko komunikazioa, eta oro har, beste edozein ustiapen era egitea GA Bilbaoren esanbidezko baimena izan ezean.

Web gune honetan erabiltzaileak web gune independenteetarako hainbat esteka aurkitu ahal izango ditu, baina beti ere, egileei legozkiekeen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz. Hala eta guztiz ere, GA Bilbaok ez du esteka horien lotura edo edukietatik eratorritako erantzukizunik bere gain hartzen. Era berean, GA Bilbaoren web gunerako estekak ezartzerakoan jabetza intelektualaren eskubideak errespetatu beharko dira.

Erabiltzaileak ez du baliatuko instalaturik egon litezkeen segurtasun sistemak edo babeserako gailuak ezabatu, eraldatu, saihestu edo manipulatu litzakeen eta web gunearen edota bertako edukien baliogabetzea, arriskua edo kaltea ekar lezakeen baliabiderik.

GA Bilbaok ez du bere gain hartzen hirugarrenek egin lezaketen web gune honen erabilera ezegokien erantzukizuna, beste pertsona fisiko edo juridikoengandik datorren web guneko informazioaren eduki eta eguneratzearen erantzukizuna, ezta esteka edo bestelako bideen bitartez atzi litezkeen informazioena ere. Web orri honen bidez eskainitako edukiek izaera informatiboa baino ez dute, eta beraz, erabiltzaileek egindako erabilpena eta hortik eratorritako balizko ondorio, kalte edo galerak erabiltzailearen erantzukizuna baino ez dira. GA Bilbaok ez ditu bere gain hartzen hirugarrenek kudeatutako edo hirugarrenen jabetza diren web guneetara sartzea ahalbidetzen duten esteka, direktorio eta bilaketa-tresnen erabilpenarengatik erabiltzaileak izan litzakeen era guztietako kalte edo galerak, ezta erabiltzaileen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan birus edo bestelako kode maleziatsuen presentziarengatik gerta litezkeen kalteak ere.

Hirugarrenek web orriaren legez kontrako erabilerarengatik beharrezko irizten dituen ekintza legalak burutzeko eskubidea gordetzen du GA Bilbaok.